
Aurten ere Frantzia iparraldetik, Estrasburgo ingurutik etorritako ikasleak izan dira Algorrin, Zumaiako flyscha bertatik bertara ikusten. Ikastetxe hau azken 3 ikasturteetan etorri izan da Interpretazio Zentroa bisitatzera. Euren ikasketa bidaian Tolosako ikastetxe batekin egiten dute ikasle-trukea, Euskal Herriko hainbat toki ezagutu eta ingelesa praktikatzeko asmoz. Bihar euren herrialdera itzuliko dira. Eskerrik asko eta beste bat arte!
Frantziako ikasleak Algorrin
by algorri on 11. Nov, 2011 in flyscha, ikastetxeak
Tags: algorri, escolares, flysch, geologia, ikastetxeak, zumaia
