Saerichnites aztarna fosilaren aurkezpena


Datorren asteazkenean, azaroaren 16an Itzurun hondartzako labarretatik ateratako Saerichnites izeneko aztarna-fosilaren aurkezpen ekitaldia izango da. Ekitaldia Algorri Interpretazio Zentroan burutuko da arratsaldeko 7etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.

Biotopo Babestuaren eremu osoan arruntak dira iknofosilak, hau da, organismoek beraien jarduera organikoaren (zulaketa, hondeaketa edota narrasduren) eraginez itsas hondoan utzitako aztarnaren fosilak. Fosil hauek izakiok bizi zirenean zer nolako portaerak zituzten erakusten digute.
Saerichnites iknofosil ale hau apartekoa da eta tamaina ikusgarria du. Baina, itsasaldiek duten indarren eraginez galtzeko arriskuan egon da, eta ondorioz, pieza labarretatik ateratzeko erabakia hartu zuten Zumaiako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta CSIC-eko ikerlariek.

Asteazkenean beraz, Saerichnites aztarna-fosila aurkeztuko da Biotopo Babestuko Zuzendari Zientifikoaren eskutik, eta honekin batera, Juan Carlos Gutierrez geologoak Zumaiako flyschean aurkitzen diren aztarna-fosilei buruzko hitzaldi interesgarri bat emango du.

Aurkezpen ekitaldiaren ondoren iknofosila Algorri Interpretazio Zentroko erakusketa iraunkorrean ikusgai izango da.

Ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatu zaudete!


Tags: , , , , , ,

No comments yet.

Leave a Reply

ChatClick here to chat!+