Joan den ostiralean Poloniako Wroclaw hiriburuko ordezkaritza izan zen Algorri Interpretazio Zentroa bisitatzen. Wroclaw Europako Kultur hiriburua izango da Donostiarekin batera 2016 urtean eta bi hiriburuen arteko harremana sendotzeko helburuarekin etorri ziren Donostiako Sansebastian Egunera Poloniako ordezkariak. Donostian egindako bisitaz gain Zumaiako flyscha ezagutzeko interes handia erakutsi zuten. Ostiralean beraz Zumaiara gerturatu ziren eta Iñaki [...]
Wroclaw-ko ordezkaritzaren bisita Algorrin
by algorri on 25. Jan, 2012 in bestelako ekintzak, bisitak, flyscha
Euskal Herriko Geologiako IV Olinpiada martxan da
by algorri on 11. Jan, 2012 in bestelako ekintzak, flyscha, geoparkea
Euskal Herriko Geologiako IV Olinpiada martxan da: Bigarren Hezkuntza edo Batxilergoko ikasleek parte hartzeko aukera. – Izen-ematea: urtarrilaren 16a arte. – Eskaera-orriak Algorri Interpretazio Zentroan eskuragarri. – Informazio gehiago: 943143100 / algorri@zumaia.net. Tweet
Ordutegia: Urtarrila
by algorri on 30. Dec, 2011 in zentroko baliabideak
2012ko urtarrilean Algorri Zentroaren irekiera ordutegia honakoa izango da. Urtarrilaren 12tik aurrera: – osteguna-ostirala: 10-13.30 / 16-18.30h. – larunbata: 10-13.30 / 16-19.30h. – igandea: 10-13.30h Tweet
Baleiken Zentroko fosil bildumaren erreportaia
by algorri on 19. Dec, 2011 in bestelako ekintzak, flyscha
Hilabete honetako Zumaiako Baleike aldizkarian Algorriko fosil bilduma berriaren inguruko erreportaia argitaratu da. Ikusi erreportaia! Tweet
Abendu bukaerako ordutegia
by algorri on 11. Dec, 2011 in zentroko baliabideak
Abenduaren bukaeran Algorri Zentroaren irekiera ordutegia honakoa izango da: – Abenduak 15-16, osteguna-ostirala: 10-13.30 / 16-18.30h. – Abenduak 17, larunbata: 10-13.30 / 16-19.30h. – Abenduak 18, igandea: 10-13.30h – Abenduak 22-23, osteguna-ostirala: 10-13.30h – Abenduak 29-30, osteguna-ostirala: 10-13.30h Tweet
OHARRA: Zumaian eskuz-esku, bigarren eskuko azoka
by algorri on 03. Dec, 2011 in bestelako ekintzak
OHARRA: Salgai jarri edo dohaintzan eman nahi diren produktuak jasotzeko epea luzatu egingo da abenduaren 9ra arte. Algorri Interpretazio Zentroaren ordutegia honakoa izango da datozen egunetan: Igandea eta zubia: 10-13:30 Tweet
Zumaian eskuz esku, bigarren eskuko azoka
by algorri on 28. Nov, 2011 in bestelako ekintzak
Abenduaren 10ean egingo dute Zumaian Bigarren Eskuko Azoka, Alondegian. Hirugarren edizio honen berrikuntza nagusia da elkarteek eta partikularrek postuen arreta hartzeko aukera izatea eta, beraz, nahi duena aritu ahal izango da salmentan. Gainerako produktuak saltzeaz antolakuntza arduratuko da. Postua jarri edo produktuak saldu nahi dituztenek abenduaren 4 arteko epea dute Algorri Zentroan eskaerak egiteko. Salmentaren [...]
Saerichnites abruptus-en aurkezpena ETB-n
by algorri on 19. Nov, 2011 in bestelako ekintzak, flyscha
Tweet
Hirugarren Adineko ikasleak Geoparkea ezagutzen
by algorri on 19. Nov, 2011 in bisitak, flyscha, geoparque, ikastetxeak
Joan den astean Arabako Hirugarren Adineko Ikastetxeetako ikasleen bisita jaso genuen Algorri Interpretazio Zentroan. Asteko egun bakoitzean Arabako herri ezberdinetatik etorritako ikasleak jaso genituen, hala nola, Zigoitia, Erribera Goitia, Kuartango, Beranturi, eta Arluzeatik etorritakoak. Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutzeko ideiarekin etorri zirenez, museoan ohiko azalpenez gain, Geoparkeari buruzko azalpenak ere eskaini genizkien. Geoparkeko barnealdea edo karsta [...]
Aztarna misteriotsua Zumaiako Biotopo Babestuan
by algorri on 17. Nov, 2011 in bestelako ekintzak, flyscha
Azaroaren 16an algorri zentroa txiki geratu zen: 60 pertsona inguru bertaratu ziren Zumaiako labarretan aurkitutako “Saerichnites abruptus” iknofosila bertatik bertara ikusteko. CSICetik etorritako Juan Carlos Gutierrez paleontologoaren hitzaldia gozamena izan zen, ezkutuan dagoen mundu berri baten ateak zabaldu zizkigun eta. Eskerrik asko Foru Aldundiko arduradunei aukera honengatik, baita bertaratu ziren guztiei zuen jakinmina pizteagatik! Tweet
