OHARRA: Salgai jarri edo dohaintzan eman nahi diren produktuak jasotzeko epea luzatu egingo da abenduaren 9ra arte. Algorri Interpretazio Zentroaren ordutegia honakoa izango da datozen egunetan: Igandea eta zubia: 10-13:30 Tweet
Zumaian eskuz esku, bigarren eskuko azoka
by algorri on 28. Nov, 2011 in bestelako ekintzak
Abenduaren 10ean egingo dute Zumaian Bigarren Eskuko Azoka, Alondegian. Hirugarren edizio honen berrikuntza nagusia da elkarteek eta partikularrek postuen arreta hartzeko aukera izatea eta, beraz, nahi duena aritu ahal izango da salmentan. Gainerako produktuak saltzeaz antolakuntza arduratuko da. Postua jarri edo produktuak saldu nahi dituztenek abenduaren 4 arteko epea dute Algorri Zentroan eskaerak egiteko. Salmentaren [...]
Saerichnites abruptus-en aurkezpena ETB-n
by algorri on 19. Nov, 2011 in bestelako ekintzak, flyscha
Tweet
Hirugarren Adineko ikasleak Geoparkea ezagutzen
by algorri on 19. Nov, 2011 in bisitak, flyscha, geoparque, ikastetxeak
Joan den astean Arabako Hirugarren Adineko Ikastetxeetako ikasleen bisita jaso genuen Algorri Interpretazio Zentroan. Asteko egun bakoitzean Arabako herri ezberdinetatik etorritako ikasleak jaso genituen, hala nola, Zigoitia, Erribera Goitia, Kuartango, Beranturi, eta Arluzeatik etorritakoak. Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutzeko ideiarekin etorri zirenez, museoan ohiko azalpenez gain, Geoparkeari buruzko azalpenak ere eskaini genizkien. Geoparkeko barnealdea edo karsta [...]
Aztarna misteriotsua Zumaiako Biotopo Babestuan
by algorri on 17. Nov, 2011 in bestelako ekintzak, flyscha
Azaroaren 16an algorri zentroa txiki geratu zen: 60 pertsona inguru bertaratu ziren Zumaiako labarretan aurkitutako “Saerichnites abruptus” iknofosila bertatik bertara ikusteko. CSICetik etorritako Juan Carlos Gutierrez paleontologoaren hitzaldia gozamena izan zen, ezkutuan dagoen mundu berri baten ateak zabaldu zizkigun eta. Eskerrik asko Foru Aldundiko arduradunei aukera honengatik, baita bertaratu ziren guztiei zuen jakinmina pizteagatik! Tweet
Saerichnites aztarna fosilaren aurkezpena
by algorri on 13. Nov, 2011 in flyscha
Datorren asteazkenean, azaroaren 16an Itzurun hondartzako labarretatik ateratako Saerichnites izeneko aztarna-fosilaren aurkezpen ekitaldia izango da. Ekitaldia Algorri Interpretazio Zentroan burutuko da arratsaldeko 7etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Biotopo Babestuaren eremu osoan arruntak dira iknofosilak, hau da, organismoek beraien jarduera organikoaren (zulaketa, hondeaketa edota narrasduren) eraginez itsas hondoan utzitako aztarnaren fosilak. Fosil hauek izakiok bizi zirenean [...]
Frantziako ikasleak Algorrin
by algorri on 11. Nov, 2011 in flyscha, ikastetxeak
Aurten ere Frantzia iparraldetik, Estrasburgo ingurutik etorritako ikasleak izan dira Algorrin, Zumaiako flyscha bertatik bertara ikusten. Ikastetxe hau azken 3 ikasturteetan etorri izan da Interpretazio Zentroa bisitatzera. Euren ikasketa bidaian Tolosako ikastetxe batekin egiten dute ikasle-trukea, Euskal Herriko hainbat toki ezagutu eta ingelesa praktikatzeko asmoz. Bihar euren herrialdera itzuliko dira. Eskerrik asko eta beste bat [...]
Katuaren atzazkala espezie inbaditzailea
by algorri on 04. Nov, 2011 in urola itsasadarra
Herriko hainbat txokoetan, Santiagoko dunetan, Itzurun hondartzan edo San Telmo ermitaren inguruan esaterako, maiz ikusten dira honelako espezie inbaditzaileak: Aiztoaren belarra (Carpobrotus edulis) “Katuaren atzazala” izenarekin ere ezagutzen da. Jatorriz hegoafrikarra da, eta itsas labarreko eta dunako eremu zabalak estaltzen ditu alfonbra moduan. Bere indarrari eta moldagarritasunari esker Europako kostaldeko eremu handietara hedatzea lortu du. [...]
Sta Teresako ikasleekin harraldean
by algorri on 27. Oct, 2011 in flyscha, harraldea, ikastetxeak
Gaur Sta Teresa ikastetxearekin izan gara harraldeko bionaiztasuna aztertzen. Eguraldi txarra iragarrita zegoen arren uste baino hobeagoa izan da. Hego haizea, zerua ilun, itsasoa bare-bare.. kolore kontraste politak azaldu zaizkigu eta ostadarra ikusi dugu, eguzpi izpiek Lekeitio argiztatzen zuten bitartean. Tweet
