Bisitak

Naturaren ezagutza, zentzumenen bidez

Ikusitakoak, ukitutakoak, usaindutakoak, entzundakoak… interpretatzen eta partekatzen ditugu Algorrin. Publiko guztientzat prestatutako edukiak aurkituko dituzte bisitariek, bai zentroko erakusketan, bai oinezko eta itsasoko irteera gidatuetan ere, kostako txokoetan ezkutatuta dagoen ondarea aurkitzeko.


………………………………………………………..

Zentroko bisita gidatua

Gidari baten laguntzaz, ikusentzunezkoa eta erakusketa iraunkorra bisitatzen dira. Ikusentzunezkoak hamar minutuan Zumaiaren eboluzio geologikoa eta historikoa azaltzen du. Erakusketa iraunkorreko panelen bidez Zumaiako ondare naturala ezagutzeko aukera izango dugu.
 
Zumaiako jubilatuak
IRAUPENA: 60 minutu.
PREZIOA: 50 euro (bisita gidatua) + 1,5 euro/pertsona (zentroko sarrera).

Igo menura
………………………………………

Oinezko ibilbideak

Gidari baten laguntzaz, Zentroko bisita egin ondoren, Zumaiako Flyscha eta bestelako ekosistemak bertatik bertara ikusteko aukera paregabea. Irteera bakoitzak zentroko bisita gidatua eta oinezko ibilbidea barneratzen ditu:

1-IRTEERA GEOLOGIKOA

foto_28

Flyscha munduko azaleramendu garrantzitsu eta ikusgarrienetakoa bilakatu da. Liburu itxurako ehunka arroka xafletan milioika urteko historia irakurtzeko aukera ezin hobea dago. Irteera honetan, denboran zehar bidaiatuz, Lurraren gertakari garrantzitsuak ezagutzeko parada dugu. Mundu mailako zientzialari eta geologoentzako aztergai paregabea da eta aurkikuntza ederra bisitariarentzat.

IRAUPENA: Irteera luzea 3 ordu.
IBILBIDEA: Ikusi mapa, Ibilbide urdin iluna.
PREZIOA: 145 euro (bisita gidatua) + 1,5 euro/pertsona (zentroko sarrera).

IRAUPENA: Irteera motza 1,5 ordu.
IBILBIDEA: Ikusi mapa, Ibilbide urdin argia.
PREZIOA: 115 euro (bisita gidatua) + 1,5 euro/pertsona (zentroko sarrera).

2-MAREARTEKO EREMURA IRTEERA

foto_31
Deba eta Zumaia arteko kosta lerroa Europako marearteko zabalgunerik handienetariko bat da. Irteera honek Zumaiako harraldearen sorrera ulertu eta ekosistema aberats honetako izaki bizidunak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du. (Ibilbidearen zati bat haitz artean da eta horregatik, ekintza hau, mareen ordutegia eta mailaren araberakoa da.)

IRAUPENA: 3 ordu.
IBILBIDEA: Ikusi mapa, Ibilbide laranja.
PREZIOA: 145 euro (bisita gidatua) + 1,5 euro/pertsona (zentroko sarrera).

3-UROLA ITSASADARREKO IRTEERA

foto_30
Urola ibaiaren bokalean paisaia eta ekosistema ugari eratu dira, hala nola, Santiagoko dunak eta hondartza, Santiago eta Beduako padurak, Urola ibaia eta artadi kantauriarra. Irteera honetan, ekosistema hauek ezagutzeko aukera bikaina dugu. Inguruko ezaugarriak, garrantzia, inguruaren bizi baldintzak eta bertako bizidunen moldaerak azalduko dira.

IRAUPENA: 3 ordu.
IBILBIDEA: Ikusi mapa, Ibilbide berdea.
PREZIOA: 145 euro (bisita gidatua) + 1,5 euro/pertsona (zentroko sarrera).

* Prezio guztiek BEZa barneratua dute.

Igo menura
………………………………………

Itsasontziko bidaiak

Oinezko irteerak itsasontziko ibilbideekin ere konbina daitezke.

foto_33

1-UROLA ITSASADARREAN ITSASONTZIZ

Urola itsasadarreko naturguneak ezagutzeko aukera.

IRAUPENA: 30 minutu.
IBILBIDEA: Ikusi mapa, Ibilbide morea.

foto_35

2-ALGORRI ALDERA ITSASONTZIZ

Zumaiako ondare geologikoa beste ikuspegi batetik, itsasotik, ikusteko irteera.

IRAUPENA: 45 minutu.
IBILBIDEA: Ikusi mapa, Ibilbide berdea.
PREZIOA: 236 € (24 pertsona, ontzi txuria) / 371.7 € (40 pertsona, ontzi berdea).

foto_34

3-DEBARA ITSASONTZIZ

Zumaia eta Deba arteko ontzi bidaia, 50 milioi urteko bidaia zoragarria.

IRAUPENA: 70 minutu.
IBILBIDEA: Ikusi mapa, Ibilbide urdina.
PREZIOA: 501.5 € (40 pertsona, ontzi berdea).

* Prezio guztiek BEZa barneratua dute.

Igo menura
……………………………………………………

Zure iritzia eman


ChatClick here to chat!+