Archive | bestelako ekintzak RSS feed for this section
IMG_7415A

Wroclaw-ko ordezkaritzaren bisita Algorrin

Joan den ostiralean Poloniako Wroclaw hiriburuko ordezkaritza izan zen Algorri Interpretazio Zentroa bisitatzen. Wroclaw Europako Kultur hiriburua izango da Donostiarekin batera 2016 urtean eta bi hiriburuen arteko harremana sendotzeko helburuarekin etorri ziren Donostiako Sansebastian Egunera Poloniako ordezkariak. Donostian egindako bisitaz gain Zumaiako flyscha ezagutzeko interes handia erakutsi zuten. Ostiralean beraz Zumaiara gerturatu ziren eta Iñaki [...]

Read full storyComments { 0 }

Euskal Herriko Geologiako IV Olinpiada martxan da

Euskal Herriko Geologiako IV Olinpiada martxan da: Bigarren Hezkuntza edo Batxilergoko ikasleek parte hartzeko aukera. – Izen-ematea: urtarrilaren 16a arte. – Eskaera-orriak Algorri Interpretazio Zentroan eskuragarri. – Informazio gehiago: 943143100 / algorri@zumaia.net. Tweet

Read full storyComments { 0 }
baleike erreportaia

Baleiken Zentroko fosil bildumaren erreportaia

Hilabete honetako Zumaiako Baleike aldizkarian Algorriko fosil bilduma berriaren inguruko erreportaia argitaratu da. Ikusi erreportaia! Tweet

Read full storyComments { 0 }

OHARRA: Zumaian eskuz-esku, bigarren eskuko azoka

OHARRA: Salgai jarri edo dohaintzan eman nahi diren produktuak jasotzeko epea luzatu egingo da abenduaren 9ra arte. Algorri Interpretazio Zentroaren ordutegia honakoa izango da datozen egunetan: Igandea eta zubia: 10-13:30 Tweet

Read full storyComments { 0 }
Sin título-2

Zumaian eskuz esku, bigarren eskuko azoka

Abenduaren 10ean egingo dute Zumaian Bigarren Eskuko Azoka, Alondegian. Hirugarren edizio honen berrikuntza nagusia da elkarteek eta partikularrek postuen arreta hartzeko aukera izatea eta, beraz, nahi duena aritu ahal izango da salmentan. Gainerako produktuak saltzeaz antolakuntza arduratuko da. Postua jarri edo produktuak saldu nahi dituztenek abenduaren 4 arteko epea dute Algorri Zentroan eskaerak egiteko. Salmentaren [...]

Read full storyComments { 0 }

Saerichnites abruptus-en aurkezpena ETB-n

Tweet

Read full storyComments { 0 }
aurkezpnea 003

Aztarna misteriotsua Zumaiako Biotopo Babestuan

Azaroaren 16an algorri zentroa txiki geratu zen: 60 pertsona inguru bertaratu ziren Zumaiako labarretan aurkitutako “Saerichnites abruptus” iknofosila bertatik bertara ikusteko. CSICetik etorritako Juan Carlos Gutierrez paleontologoaren hitzaldia gozamena izan zen, ezkutuan dagoen mundu berri baten ateak zabaldu zizkigun eta. Eskerrik asko Foru Aldundiko arduradunei aukera honengatik, baita bertaratu ziren guztiei zuen jakinmina pizteagatik! Tweet

Read full storyComments { 0 }
artadiko eguna

Artadiko San Migel eguna, tailerra

Irailaren 29an San Migel Deunaren jaiarekin bat eginez, Algorri Zentroan Artadiko eguna ospatzeko ate irekiak eskaini ditu egun osoan eta tailerra antolatu du arratsaldean. Haurrak ekosistema honen inguruko bideoa ikusi eta margolan bat egiteko aukera izan dute, baita ezkur bat yogur potean landatu ere! Eskerrik asko bisitagatik! Tweet

Read full storyComments { 0 }
IMG_5828

Olarro Eguneko tailerra

Joan den larunbatean, Zumaiako Olarro Egunarekin bat eginaz, olarruaren inguruko tailer didaktiko bat burutu genuen Algorri Interpretazio Zentroan. Zumaiatik, Donostiatik eta Zarautzetik etorri ziren haurrak, animalia honen inguruko bitxikeriak ikusi eta eskulanak egitera. Nahiz eta kalean eguraldia oso kaxkarra eta grisa izan, hamaika kolorez apaindu zuten haurrek museoa. Aupa artistak! Eskerrik asko zuen bisitagatik! Tweet

Read full storyComments { 0 }
olarrueguna

Olarro Egunean tailerra

Zumaiako Olarro Egunarekin bat eginez olarruaren inguruko tailer didaktiko bat burutuko dugu Algorri Interpretazio Zentroan goizeko 10tan. Animalia honen inguruko bitxikeriak ikusteaz gain eskulanak egiteko aukera eskainiko dugu. Tailerra 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da algorri@zumaia.net helbidera idatziz edota 943143100 telefonora deituz. Anima zaitez eta parte hartu! Tweet

Read full storyComments { 0 }
ChatClick here to chat!+