Irailaren 29an San Migel Deunaren jaiarekin bat eginez, Algorri Zentroan Artadiko eguna ospatzeko ate irekiak eskaini ditu egun osoan eta tailerra antolatu du arratsaldean. Haurrak ekosistema honen inguruko bideoa ikusi eta margolan bat egiteko aukera izan dute, baita ezkur bat yogur potean landatu ere! Eskerrik asko bisitagatik! Tweet
Olarro Eguneko tailerra
by algorri on 23. Sep, 2011 in bestelako ekintzak
Joan den larunbatean, Zumaiako Olarro Egunarekin bat eginaz, olarruaren inguruko tailer didaktiko bat burutu genuen Algorri Interpretazio Zentroan. Zumaiatik, Donostiatik eta Zarautzetik etorri ziren haurrak, animalia honen inguruko bitxikeriak ikusi eta eskulanak egitera. Nahiz eta kalean eguraldia oso kaxkarra eta grisa izan, hamaika kolorez apaindu zuten haurrek museoa. Aupa artistak! Eskerrik asko zuen bisitagatik! Tweet
Olarro Egunean tailerra
by algorri on 16. Sep, 2011 in bestelako ekintzak
Zumaiako Olarro Egunarekin bat eginez olarruaren inguruko tailer didaktiko bat burutuko dugu Algorri Interpretazio Zentroan goizeko 10tan. Animalia honen inguruko bitxikeriak ikusteaz gain eskulanak egiteko aukera eskainiko dugu. Tailerra 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da algorri@zumaia.net helbidera idatziz edota 943143100 telefonora deituz. Anima zaitez eta parte hartu! Tweet
Zumaiako ikurrina
by algorri on 27. Jul, 2011 in bestelako ekintzak
Uztailaren 27an, asteazkenean, Zumaiako Estropaden aurkezpen ekitaldia ospatu da Algorri Interpretazio Zentroko areto nagusian. 2011KO uztailaren 31an, goizeko 12:00, Zumaiako arraun eremuan, Euskotren Ligako “DIARIO VASCO BANDERA” eta San Miguel Ligako “ZUMAIAKO XXVI. IKURRIÑA” proba jokatuko dira. Algorri Zentroan arduradun eta epaileen bilerak eta antidopin kontrolak burutuko dira. Animo, Telmo Deun A.E.! Tweet
Uztailak 13: SOLO dokumentala Algorrin
by algorri on 12. Jul, 2011 in bestelako ekintzak, zentroko baliabideak
Uztailaren 13an, 18.30etan AGIFES elkarteak SOLO dokumentala aurkeztuko du Algorri Zentroan. Dokumentalean Vicente Rubio zuzendariak bere istorioa kontatzen du, eskizofrenia bidai-lagun izanda maitasunaren bila egindako bidaia. Tweet
Estibaliz Apellanizen hitzaldia Algorrin
by algorri on 05. Jul, 2011 in bestelako ekintzak, flyscha
Geoparkearen astearen barnean, ekainaren 30ean, “Zumaiaren garrantzia lurraren aro geologikoen eskalan”. Hitzaldia Estiballiz Apellaniz, UPV-EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko Irakasle Titularrak eman du. Mila esker gerturatu zareten guztioi eta, mila esker, Estibaliz! Tweet
San Pedrotan, doako tailerra haurrentzat
by algorri on 25. Jun, 2011 in bestelako ekintzak
Algorri Zentroak ekainaren 28an doako tailerra eskainiko du 8-12 urte bitarteko haurrentzat. “Algorriko jolasa” tailerrean fosilen eskulana eta Itzurun aldera irteera burutuko dira. Izen emateko deitu 943 143 100 edo 676 820 023 telefonora edo algorri@zumaia.net helbidera idatzi. Goiz eder bat pasa nahi baduzu, animatu eta eman izena! Tweet
Aste Berdeko Argazki Rallyko sari banaketa
by algorri on 24. Jun, 2011 in bestelako ekintzak
Ekainaren 23an Aste Berdearen baitan antolatutako argazki rallyko sari banaketa egingo dute, 19.00etan hasita, Zumaiako Algorri interpretazio zentroan. Helduen zein haurren argazki rallyko sariak banatuko dituzte eta lanen bideoa ere proiektatuko dute. Maila bakoi-tzean lau sari banatuko dituzte antolatzaileek: hiru bilduma onenak eta argazki onenaren saria. Argazki ederrak lortu dituzue, zorionak eta eskerrik asko! Tweet
Flysch Trail lasterketaren aurkezpena
by algorri on 22. Jun, 2011 in bestelako ekintzak
Ekainaren 22an Flysch Trail Mendi Lasterketaren aurkezpen ekitaldia ospatu da Algorri Interpretazio Zentroko areto nagusian. Aukezpenean, aurtengo lasterketaren berrikuntzak eta xehetasunak eman dira. Zumaiako III. Flysch mendi lasterketa, 2011ko uztailaren 10ean, goizeko 10:00etan izango da. Irteera Erribera Kalean izango da. Animo Flyscheko korrikalari guztiei! Tweet
Ingurumenaren eguna: Ekintzak Algorrin
by algorri on 05. Jun, 2011 in bestelako ekintzak
Ekainaren 5ean mundu mailako ingurumenaren eguna ospatzen da eta Zumaian astebeteko egitaraua antolatu da, maiatzaren 28tik ekainaren 5era. Ingurumenarekin loturiko ekintza ugari eskaintzen dira, haur, gazte zein helduei zuzenduta, eta ekintza horietako batzuk Algorri Interpretazio Zentroan burutuko dira: – Ekainak 1, asteazkena: 19tan Itsaspeko zinema Algorri Interpretazio Zentroan. -Ekainak 4, larunbata: Ate irekiak Algorri Interpretazio [...]
