Archive | flyscha RSS feed for this section
web1

Sta Teresako ikasleekin harraldean

Gaur Sta Teresa ikastetxearekin izan gara harraldeko bionaiztasuna aztertzen. Eguraldi txarra iragarrita zegoen arren uste baino hobeagoa izan da. Hego haizea, zerua ilun, itsasoa bare-bare.. kolore kontraste politak azaldu zaizkigu eta ostadarra ikusi dugu, eguzpi izpiek Lekeitio argiztatzen zuten bitartean. Tweet

Read full storyComments { 0 }

Harraldeko mundu biziduna

Duela hilabete batzuk Pilar Armendarizen bisita jaso genuen Algorri Interpretazio Zentroan eta ondoren harraldean honako bideo ikusgarri hau grabatu zuen. Eskerrik asko Pilar gurekin partekatzeagatik! Tweet

Read full storyComments { 0 }
algorri

Lurraren historia ikuspuntu ezberdinetatik

Gaur bi belaunaldiren bisita izan dugu Algorrin. Bilbotik etorritako haurrek Ttantto izeneko ur tanta baten kontakizuna jarraituz, gure planetako historian izan diren hainbat gertakari ikusi dituzte. Aldiz, Bergaratik etorritako Batxilergoko ikasleek Euskal Herriko historia geologikoa berreraikitzeko aukera izan dute tailer didaktiko baten bidez. Tweet

Read full storyComments { 0 }

Geoparkea “La aventura del saber” saioan

Joan den astean Euskal Kostaldeko Geoparkearen inguruko erreportaia eskaini zuten La 2 kateko “La aventura del Saber”. saioan. Hemen duzue lotura Tweet

Read full storyComments { 0 }
esti

Estibaliz Apellanizen hitzaldia Algorrin

Geoparkearen astearen barnean, ekainaren 30ean, “Zumaiaren garrantzia lurraren aro geologikoen eskalan”. Hitzaldia Estiballiz Apellaniz, UPV-EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko Irakasle Titularrak eman du. Mila esker gerturatu zareten guztioi eta, mila esker, Estibaliz! Tweet

Read full storyComments { 0 }
ChatClick here to chat!+