Algorri Zentroa

Algorri Zentroa: Izadia eta ezagutza.

Algorri Interpretazio Zentroa, Zumaiako ingurune naturaletatik oso gertu dago eta ekosistema ugari ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du: Biotopo Babestua den marearteko eremua eta labarrak, Batasuneko Garrantzizko Lekua den Urola itsasadarra eta denbora geologikoaren 50 milioi urte baino gehiagoko historia jasotzen duen Flyscha.

……………………………..

ALGORRI interpretazio zentroa

Zentroa ingurumen heziketarako beharrezko azpiegiturez eta baliabideez hornituta dago, hala nola, ikus-entzunezko gela, erakusketa iraunkorra, liburutegia eta tailer-gela. Aldizkako erakusketak eta hitzaldiak jasotzeko aukera ere ematen du.

Eraikina elbarrientzat egokituta dago. Ikusi ADAPTA informea.

Igo menura
…………………………………….

1-ZENTROKO ESKAINTZA:

Interes eta ezagutza mota guztientzako eskaintza dugu Algorrin. Itsasoko haizearekin gozatuta eta itsasertzeko labarretan ibilaldi bat eginda, kostaldeko bazter ezkutuak ezagutzeko aukera paregabea dugu.

Igo menura
…………………………………….

2-ZENTROAREN IREKIERA ORDUTEGIA:

Zentroa zeuen kabuz (gidarik gabe) bisitatzeko aukera duzue, jarraian duzuen ordutegiaren barnean:

  • Martxotik ekainera eta irailetik azarora:
    · Asteartetik ostiralera: 10:00-13:30 / 16:00-18:30
    · Larunbatak: 10:00-13:30 / 16:00-19:30
    · Igandeak: 10:00-13:30
  • Urtarrilean, otsailean eta abenduan:
    · Osteguna eta ostirala: 10:00-13:30 / 16:00-18:30
    · Larunbatak: 10:00-13:30 / 16:00-19:30
    · Igandeak: 10:00-13:30
  • Uztaila eta Abuztua:
    · Asteartetik igandera: 10:00-13:30 / 16:00-19:30

Igo menura
…………………………………….

3-ZENTROKO SARREREN PREZIOA:

 Zentroa zeuen kabuz (gidarik gabe) bisitatzeko aukera duzue, jarraian duzuen sarrera ordainduta:

  • Sarrera arrunta: 3 €
  • Sarrera murriztua (*): 1,5 €
    · (*) Jubilatuak, 18 urtetik beherakoak, 15 kide baino gehiagoko taldea, zumaiarrak.
  • Doako sarrera: 6 urtetik beherakoak
  • Zentroaren bisita gidatua: 50 €/taldea (+ sarrera). Iraupena: 1 ordu.

Algorri Zentroko sarrerez gain, bestelako eskaintza berezietan ere parte hartzen dugu, adibidez “5 geltoki historian: forfait bakarra” ekimenean. 2011eko eskaintza honetan, Algorri Zentroaz gain, Zuloaga museoa, Ekainberri erreplika, Azpeitiko Tren museoa eta Loiolako Santutegia bisita ditzakezu txartel bakarra eta %50eko deskontuarekin.

 Igo menura
…………………………………….

4-NON GAUDE?

Nola iritsi Zumaiara? Zumaia Gipuzkoako kostaldean dago eta herrira sartzeko 2 aukera dituzue, A-8 autopistatik (12. irteera) edo GI-634 errepidetik, Getaria eta Deba artean. (GPS koordenatuak, 43º18´2.22″ I-2º15´10.43″ M). Trenez Bilbo eta Donostia arteko Euskotren zerbitzua erabili daiteke.


Nola iritsi Algorri Zentrora? Jarraian duzue Zentroaren kokapen mapa bat (Zentroa horiz, Amaia plaza gorriz eta bidea morez). Zentroa Juan Belmonte 21-ean kokatzen da (Amaia plazatik abiatuta ibai ondotik igarotzen den pasealekua hartuta, 100 metrora ezkerretara). Txertatu zure abiapuntua ondorengo hutsunean eta bertara nola iritsi azalduko dizugu:

Igo menura
…………………………………….

Zure iritzia eman


ChatClick here to chat!+