IMG_7415A

Wroclaw-ko ordezkaritzaren bisita Algorrin

Joan den ostiralean Poloniako Wroclaw hiriburuko ordezkaritza izan zen Algorri Interpretazio Zentroa bisitatzen. Wroclaw Europako Kultur hiriburua izango da Donostiarekin batera 2016 urtean eta bi hiriburuen arteko harremana sendotzeko helburuarekin etorri ziren Donostiako Sansebastian Egunera Poloniako ordezkariak. Donostian egindako bisitaz gain Zumaiako flyscha ezagutzeko interes handia erakutsi zuten. Ostiralean beraz Zumaiara gerturatu ziren eta Iñaki Agirrezabala Alkateak egin zien harrera Algorri Interpretazio Zentroan. Ondoren Itzurungo haitzak ikusteko irteera bat burutu genuen.

Argazkian: Iñaki Agirrezabala Alkatea, Jacek Ossowski Wroclaw-ko zinegotzia eta geologoa, Urzula Mrozowska nazioarteko harremanetarako kidea eta Jarostaw Broda kultur saileko kidea alboan dituela.

Read full storyComments { 0 }

Euskal Herriko Geologiako IV Olinpiada martxan da

Euskal Herriko Geologiako IV Olinpiada martxan da: Bigarren Hezkuntza edo Batxilergoko ikasleek parte hartzeko aukera.
- Izen-ematea: urtarrilaren 16a arte.
- Eskaera-orriak Algorri Interpretazio Zentroan eskuragarri.
- Informazio gehiago: 943143100 / algorri@zumaia.net.

Read full storyComments { 0 }

Ordutegia: Urtarrila

2012ko urtarrilean Algorri Zentroaren irekiera ordutegia honakoa izango da. Urtarrilaren 12tik aurrera:

- osteguna-ostirala: 10-13.30 / 16-18.30h.
- larunbata: 10-13.30 / 16-19.30h.
- igandea: 10-13.30h

Read full storyComments { 0 }
baleike erreportaia

Baleiken Zentroko fosil bildumaren erreportaia

Hilabete honetako Zumaiako Baleike aldizkarian Algorriko fosil bilduma berriaren inguruko erreportaia argitaratu da. Ikusi erreportaia!

Read full storyComments { 0 }

Abendu bukaerako ordutegia

Abenduaren bukaeran Algorri Zentroaren irekiera ordutegia honakoa izango da:
- Abenduak 15-16, osteguna-ostirala: 10-13.30 / 16-18.30h.
- Abenduak 17, larunbata: 10-13.30 / 16-19.30h.
- Abenduak 18, igandea: 10-13.30h
- Abenduak 22-23, osteguna-ostirala: 10-13.30h
- Abenduak 29-30, osteguna-ostirala: 10-13.30h

Read full storyComments { 0 }

OHARRA: Zumaian eskuz-esku, bigarren eskuko azoka

OHARRA: Salgai jarri edo dohaintzan eman nahi diren produktuak jasotzeko epea luzatu egingo da abenduaren 9ra arte.

Algorri Interpretazio Zentroaren ordutegia honakoa izango da datozen egunetan:
Igandea eta zubia: 10-13:30

Read full storyComments { 0 }
Sin título-2

Zumaian eskuz esku, bigarren eskuko azoka

Abenduaren 10ean egingo dute Zumaian Bigarren Eskuko Azoka, Alondegian. Hirugarren edizio honen berrikuntza nagusia da elkarteek eta partikularrek postuen arreta hartzeko aukera izatea eta, beraz, nahi duena aritu ahal izango da salmentan. Gainerako produktuak saltzeaz antolakuntza arduratuko da. Postua jarri edo produktuak saldu nahi dituztenek abenduaren 4 arteko epea dute Algorri Zentroan eskaerak egiteko. Salmentaren % 100 jasoko du.

Hilabete eskas falta da Gabonak iristeko. Urteko kontsumo-jarduera handieneko unea izan ohi da Eguberrien ingurukoa. Bizi dugun krisi ekonomiko latza, ordea, bestelako erosketa-ohiturak bilatzeko eta probatzeko aukera izan daiteke. Izan ere, gure planetaren baliabideen ustiapenean eta gastuan zerikusi zuzena dute egunero erabiltzen ditugun tresna eta aparatu askok. Kontsumo jasangarriaren bide horretan, Algorri Zentroa bigarren eskuko azoka antolatzen hasi zen, Zumaiako Udalaren ekimenez, duela bi urte.

Ekimenaren arrakasta, eta izandako eskaerak ikusita, aurten antolatzaileek erabaki dute hala eskatzen duten pertsonei edo elkarteei salmenta-postua jarteko aukera ematea. Produktu bakoitzaren prezioa jabeak ezarriko du, eta salduz gero irabazien % 100 jasoko du. Produktu mota asko jar litezke salgai (ikus-entzunezkoak, liburuak, pelikulak, Cdak, arropen osagarriak, jostailuak, tresna elektriko txikiak…), baina ez da onartuko ez arroparik, ezta telefono mugikorrik ere.

Informazio gehiago: Algorri Interpretazio Zentroa, 943143100.

Read full storyComments { 0 }

Saerichnites abruptus-en aurkezpena ETB-n

YouTube Preview Image
Read full storyComments { 0 }
aulas tercera edad

Hirugarren Adineko ikasleak Geoparkea ezagutzen

Joan den astean Arabako Hirugarren Adineko Ikastetxeetako ikasleen bisita jaso genuen Algorri Interpretazio Zentroan. Asteko egun bakoitzean Arabako herri ezberdinetatik etorritako ikasleak jaso genituen, hala nola, Zigoitia, Erribera Goitia, Kuartango, Beranturi, eta Arluzeatik etorritakoak. Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutzeko ideiarekin etorri zirenez, museoan ohiko azalpenez gain, Geoparkeari buruzko azalpenak ere eskaini genizkien.
Geoparkeko barnealdea edo karsta ezagutzeko Lasturreko bailara bisitatu zuten, eta arratsaldean berriz kostaldeko flyscha ezagutu zuten museoa bisitatu eta Itzurun hondartzara hurbilduz. Ikasleak adi adi entzun zituzten azalpenak Lurraren historia nahiz bizitzaren sorrerari buruzko gogoeta ugari egin ziren.
Eguraldia bikaina egin zigun, hego haizea lagun genuela. Gainera, udazkena izanda egunak laburragoak direnez, irteerak ilargi betearekin eta ilunsenti ederrarekin amaitu genituen Itzurun hondartzan. Eskerrik asko zuen bisitagatik eta beste bat arte!

Read full storyComments { 0 }
aurkezpnea 003

Aztarna misteriotsua Zumaiako Biotopo Babestuan

Azaroaren 16an algorri zentroa txiki geratu zen: 60 pertsona inguru bertaratu ziren Zumaiako labarretan aurkitutako “Saerichnites abruptus” iknofosila bertatik bertara ikusteko.

CSICetik etorritako Juan Carlos Gutierrez paleontologoaren hitzaldia gozamena izan zen, ezkutuan dagoen mundu berri baten ateak zabaldu zizkigun eta. Eskerrik asko Foru Aldundiko arduradunei aukera honengatik, baita bertaratu ziren guztiei zuen jakinmina pizteagatik!

Read full storyComments { 0 }
ChatClick here to chat!+