Ikastetxeak

Heziz ulertu, ulertuz errespetatu

Eskaintza didaktikoaren helburua da bioaniztasuna eta paisaia balioan jartzea eta babesteko beharraz kontzientziatzea, iraunkortasun-parametroekin, Zumaian dauden naturguneak eta ondare geologikoa ezagututa eta aztertuta.


………………………………………………………………………………………………………………………….

Hezkuntza eskaintza

Algorri Interpretazio Zentroan Zumaiako ekosistema naturalak lantzeko unitate didaktikoak dauzkagu prestatuta. Horretarako, maila akademiko bakoitzerako egokitutako egitarauak diseinatu ditugu. Unitate didaktikoak ikastetxeetan lantzen diren eduki kurrikularrarekin bateragarriak dira eta irakasleek beren hezkuntza jardueren osagarri gisa erabili ditzakete. Inguruaren behaketa zuzena sustatzen dugu metodologia gisa, ikasleek ondorioak ateratzeko gaitasuna landu dezaten.

INFORMAZIO OROKORRA:

LANDUTAKO GAIA: Algorriko Hezkuntza eskaintza 3 alor nagusitan banatzen da: Geologia eta flyscha, Marearteko ekosistema eta Urola itsasadarra.
EGITARAUAK: Egitarau guztiek Interpretazio Zentroari bisita, oinezko ibilaldi gidatua eta tailer didaktikoa edo jolasa barneratzen dute.
IRAUPENA ETA ORDUTEGIA: Iraupena egun erdikoa (3-4 ordu) edo egun osokoa (5-6 ordu) izan daiteke, eta ordutegia taldeen beharren arabera moldatzen dugu.
GARAPENA: Unitate didaktikoak taldeka burutzen dira, hezitzaile bakoitzeko 25 haur inguruko taldeak osatzen direlarik.


Igo menura
……………………………………..

Hiru Unitate Didaktiko aukeran

Algorri Zentroan ikastetxeek 3 unitate didaktiko lantzeko aukera dute.

1-GEOLOGIA ETA FLYSCHA

foto_41
Historia liburu erraldoi bateko orrien antzera, gure itsasertzeko labarretan pilatutako ehunka harri xaflek osatzen dute Zumaiako Flyscha, geologiaren ikuspuntutik mundu mailako erreferentzia dena. Unitate honetan, denboran zehar bidaia liluragarria egiteko aukera eskaintzen dugu, inguratzen gaituen paisaia ulertu eta Lurreko historian eman diren hainbat gertakizun interpretatuz.
historiageologikoa
HARTZAILEAK: Lehen Hezkuntzatik aurrera.
IBILBIDEA: Ikusi mapa, Ibilbide urdina (LH, urdin argia).
GOIZEKO EKINTZA: 3-4 ordu (Zentroa+Oinezko ibilbidea) / 135 € (taldeko)
EGUN OSOKO EKINTZA: 5-6 ordu (Goizeko ekintza+Tailerra) / 200 € (taldeko)

2-MAREARTEKO EKOSISTEMA

Itsas izarra / Estrella de mar
Deba eta Zumaia arteko kosta lerroa Europako marearteko zabalgunerik handienetariko bat da. Unitate honek Zumaiako harraldearen sorrera ulertu eta ekosistema aberats honetako izaki bizidunak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du, beti ere ingurunea errespetatuz. (Ibilbidearen zati bat haitz artean da eta mareen ordutegia eta mailaren araberakoa da.)
foto_19
HARTZAILEAK: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik aurrera.
IBILBIDEA: Ikusi mapa, Ibilbide laranja.
GOIZEKO EKINTZA: 3-4 ordu (Zentroa+Oinezko ibilbidea) / 135 € (taldeko)
EGUN OSOKO EKINTZA: 5-6 ordu (Goizeko ekintza+Tailerra) / 200 € (taldeko)

3-UROLA ITSASADARREKO EKOSISTEMAK

Padura / Marisma
Urola ibaiaren bokalean ekosistema ugari eratu dira, hala nola, Santiagoko dunak eta hondartza, padurak, Urola ibaia eta artadi kantauriarra. Unitate honetan, ekosistema hauen ezaugarriak, inguruaren bizi baldintzak eta bertako bizidunen moldaerak landuko dira.

foto_50
HARTZAILEAK: Lehen Hezkuntzatik aurrera.
IBILBIDEA: Ikusi mapa, Ibilbide berdea.
GOIZEKO EKINTZA: 3-4 ordu (Zentroa+Oinezko ibilbidea) / 135 € (taldeko)
EGUN OSOKO EKINTZA: 5-6 ordu (Goizeko ekintza+Tailerra) / 200 € (taldeko)

Igo menura
………………………………………

Itsasontziko bidaiak

Unitate didaktikoak itsasontziko ibilbideekin ere konbina daitezke.

foto_38

1-UROLA ITSASADARREAN ITSASONTZIZ

Urola itsasadarreko naturguneak ezagutzeko aukera.

IRAUPENA: 30 minutu (Urola, kaia, Santiago, Urola).
IBILBIDEA: Ikusi mapa, Ibilbide morea.
PREZIOA: 151.6 € (24 pertsona, ontzi txuria)

foto_39

2-ALGORRI ALDERA ITSASONTZIZ

Zumaiako ondare geologikoa beste ikuspegi batetik, itsasotik, ikusteko irteera.

IRAUPENA: 45 minutu (Urola, Algorri lurmuturra, Urola).
IBILBIDEA: Ikusi mapa, Ibilbide berdea.
PREZIOA: 231.5 € (24 pertsona, ontzi txuria) / 365.4 € (40 pertsona, ontzi berdea).

foto_34

3-DEBARA ITSASONTZIZ

Zumaia eta Deba arteko ontzi bidaia, biotopoa babestua itsasoaren ikuspegitik.

IRAUPENA: 70 minutu (Urola, Algorri lurmuturra, Deba, Urola).
IBILBIDEA: Ikusi mapa, Ibilbide urdina.
PREZIOA: 495.2 € (40 pertsona, ontzi berdea).

Igo menura
……………………………………..

Lotura interesgarriak

Atal honetan hainbat erreportai eta dokumentazio interesgarri biltzen ditugu:

· Bideoa: Flysch, haitzen hitza dokumentala (A. Gorritiberea eta A. Hilario)
· Infografia: Deba-Zumaiako labarrak (Naturgaiako infografia didaktikoa)
· Bideoa: Lurraren historia harrietan (Algorri Zentroa, Sut&Blai, ETB1)
· Bideoa: Deba eta Zumaia arteko biotopo babestua (Teknopolis,ETB1)
· Biotopo babestuaren eskuorria (EJ-GV)

Igo menura

……………………………………………………

Zure iritzia eman


ChatClick here to chat!+